Catalā | Espaņol | Euskera | Galego | English
           

Ongi Etorriak

2007 honetan 30 urte beteko  dira Dokumentazio politikoaren zentroa Fundaziotik, zailtasun handiak gaindituz eta diru gutxirekin, Kataluniako Dokumentazio Politikoaren Zentroa martxan jarri genuela.

Duela 30 urte askatasun domokratikorik gabeko egoeran hasi genuen gure jarduna, askatasun demokratiko eta nazionalak berreskuratzeko lanean ari zirenei babesa emanez. 1976ko bukaera edo 1977ko haseran egituratu genuen DPZ izenarekin, 30 urte geroago FDPZ dena.

Prozesu luzea , zaila eta korapilatsua izan da, gure helburua herriak duen politika transbertsala eta aniztasun hori isladatuko zuen elkartea sortzea bait zen. 

Erakunde eta Kataluniako talde parlamentario guztien dokumentazio politikoaren zentroa izan nahi genuen.

30 urte pasa ondoren lortu dugu helburu hori. Gure zerbitzuak Parlamentuari eta bertako talde guztiei iristen zaizkie, Generalitateko gobernuari, bere sail guztiei, Parlamentuan ordezkatuta dauden talde politiko guztiei, sindikatu handienei eta erakunde publiko asko eta askori.

Gure zerbitzuak Kataluniako erakunde nazionalei bakarrik daude zuzenduta. Sektore pribatuari uko egin diogu, gure partzuergoaren bitartzez lotura estua dugulako Kataluniako Generalitatea eta Bartzelonako Diputazioarekin. Horiei esker, aurre egin ahal izan diogu FDPZ punta puntako prentsa eta dokumentazio politiko zerbitzua bihurtzeko izan dugun erronka teknologikoari.

Jabetzen  gara gure berezitasunaz, ez bait dago Estatu osoan gure aniztasun politikoa eta irekitasuna lortu duen elkarterik.
Gure erakunde  nazionalek guregan izan duten konfidantzari esker izan da hori posible,  baikor baloratu bait dituzte gure zerbitzu eta profesionaltasuna.
2007an erronka berri bat jarri diogu geure buruari: eman dugun aurrerapauso teknologikoa sendotzea eta era berean Kataluniako Politika Zentruaren oinarriak jartzea, gure proiektuari jarraipena emateko eta sortu genuenean eman nahi izan genion zerbitzu borondate harekin berarekin jarraitzeko.

FDPZren presidente gisa, konpromezua hartzen dut neure izenean eta baita nere lan taldearen izenean ere, aro digital honi eta komunikabideen aldaketa sakon honi aurre egiteko,  gure erakundeek behar bezalako zerbitzua izan dezaten.

FDPZrengandik jasotzen duzuen zerbitzuari buruz dauzkazuen iradokizun eta kritiken zain nago, behar duzuen informazio eta dokumentazio tresna egokia izan dadin.

Miquel Sellarès President de la FCDP